Listen

Description

Aste honetako atalean, Izaskun Andonegi gipuzkoarra izan dugu Benetan zabiz?-en! Bidegin elkarteko sortzaile eta kidea da, doluan eta galera larrietan aholkulari aditua; erizaina izan da luzaro zaintza paliatiboetan. Hain zuzen ere, horixe bera da atal honetako gaia: dolua edo norbait/zerbait galtzearen ondorioz sortzen den mina.Zer da dolua? Zertan datza prozesua? Dolu mota desberdinak daude? Nola sentitzen gara norbait galtzen dugunean? Zer fase orokor pasa behar izaten dira normalean? Nola egin diezaiokegu aurre? Nola erreakzionatu aurrez? Nola erreakzionatu ohi dugu galera pertsonal baten aurrean?Oso interesgarria, ez galdu!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.