Listen

Description

Benetan zabiz?-en Andrea Arrizabalaga kazetaria izan dute gonbidatua! Kazetaria, albistegietako aurkezlea, antiespezista, eduki sortzailea… mundu begano baten alde ari da. Animalietatik eratorritako elikagai edo osagairik gabe bizi da eta horren aldeko apustua egiten du. Andrearen haurtzaroaz, kazetari lanaz, informazioaren arduraz, beganismoaz eta antiespezismoaz aritu dira hiru neskak solasean.Andreak, txikitatik izan nahi zuen kazetaria? Nola kudeatzen ditu emozionalki albiste txarrak? Zer da kontzientzia-klausula? Zergatik dio garrantzitsua dela informatuta egotea? Noiz eta zergatik erabaki zuen begano izatea? Nola eragiten dio gaiak? Zer pentsatzen du abeltzaintzaz?Maria Blanco kolaboratzaileak ere parte hartu du atal honetan eta “Sexo en Nueva York” telesaileko hainbat jarrera kritikatu ditu.