Listen

Description

Merina Gris musika taldeko Julen eta Sara izan dira Benetan zabiz?-en! Aitziber eta Malen haien fan sutsuak dira, taldearen orijinaltasunak arreta pizten die. Zergatik ote dira anonimoak? Zein da aurpegia ez erakustearen arrazoia? Funtzionatzen ote die? Nola lortzen dute magia mantentzea?Horrez gain, tarotari eta adikzioei buruz jardun dira. Zeren menpeko dira? Horoskopoarekin obsesionatuta daude? Mezuak azkar erantzutekoak dira? Sentiberak kontsideratzen al dira? Zer dago "Lilili" abestiaren atzean? Atal honetako bonba, ordea, amaieran lehertu da: anonimotasunarekin amaitzea erabaki dute eta maskarak kendu dituzte."Benetan zabiz?" galduko duzula?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.