Noizbait inbidiarik sentitu al duzu? Eta zuganako inbidiarik igarri? Nondik dator emozio hori? Eta nola kudeatu daiteke era osasuntsuan?Atal honetan galdera horiei erantzuna ematen aritu gara Leire Martinezekin batera! Izan ere, inbidiaz ez da askorik hitz egiten, baina guztiok daukagu bizitako esperientzaren bat edo hausnarketaren bat plazaratzeko. Bestalde, neskon arteko lehiakortasuna are gehiago bultzatzen dela uste dugu. Musika munduan ere horrela bizi izan ote du Leirek? Gogorra izan al zen La Oreja de Van Goghekin bizitako booma?Atalaren amaieran dei misteriotsu bat egin dio gure gonbidatuak Benetan zabiz?-en aurrez izandako norbaiti. Nor izan ote da pertsona hori? Gainera, inoiz kontatu gabeko intimitate bat kontatu digu Leirek primizian!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua."Benetan zabiz?" galduko duzu? Benetan?