Denboraldiko aurreneko gonbidatua: Miren Nogales Sagartzazu. Uda frenetikoaren ostean hiru neskak aurrez aurre eseri dira eta haien barrenak hustu dituzte. Zer moduz dago Miren? Nola itxi ohi ditu bizitzako etapak? Nolakoa da familiarekin duen harremana? Eta bikote ohiekin? Mirenez gain, zein beste pertsonek egin zuten "Herri Txiki Infernu Handi" saiorako castina? Proba egin eta zergatik pasa zuen astebete negarrez?Arrosalik, betiko legez, sare sozialetan topatutako mintzagaia ekarri du Benetan zabiz?-en atalera: emakume helduek pairatzen duten edadismoa. Beste hainbat hizketagai ere izan dituzte: zortea eta astroen lerrokatzea, zuhaitzak besarkatzea, etxeko izozkailuan jendea izoztuta gordetzea eta sorginkeriak, oro har.