Benetan zabiz?-en atal honetan… Neomak taldea! Amets Ormaetxea eta Alaitz Eskudero gonbidatu dituzte Aitziber eta Malenek eta gipuzkoarrez osatutako taldearen inguruan aritu dira.Nola ezagutu zuten elkar? Nolakoa da Kepa Junkerarekin lan egitea? Euskal "Tanxugueiras"-ak dira? Haien burua sorgintzat dute? Garrantzitsua al da haientzat taldearen eta emanaldien estetika? Zer dago bizitzaren ostean? Zaila al da musikaren profesioa eta aparteko lana uztartzea? Proiektu berririk dute?Esklusiba harrigarri bat kontatu digute eta taldearen merchandisingarekin lotura zuzena du. Japonian biran egon zireneko anekdota eta pasadizo ugari kontatu dizkigute gainera!"Benetan zabiz?" galduko duzula? Entzun eta ai oi ai!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.