Telecinco telebista kateko “Los vecinos de la casa de al lado” realityko aurkezlea delako pozez txoratzen dago eta orain arte egindako ibilbideaz, harro. Iban Garcia influencerra horretarako jaio da, bai eta kotilleoa eta salseorako!Zenbat egi aitortuko dizkie Malen eta Aitziberri? Zein realitytan proposatu diote parte hartzea? “Supervivientes” saioan adibidez? Jende askok gelditzen ote du kalean? Kale-inkestak egiten dituenean poliziari ikuskizun-baimena eskatu behar dio? Zer pentsatzen du Ibanek, Aitziberrek eta Malenek zenbait influencerren inguruan dituzten aurreiritziez?Atal honetan, gai hauetan sakondu dute: Madrileko egunerokotasuna, ekitaldietako FOMOa (Fear of missing out), “Operacion Triunfo” saioko kotilleoak eta alfonbra gorrietan pasatzen diren salseoak.Poligrafo zaharra eskuratu dute eta “egiaren testa” egin diote! Harreman ona du Twin Melodyrekin? Publizitatea egiteagatik 15.000 euro kobratzera heldu da? Harreman ona du “En todas las salsas” saioko kolaboratzaileekin?