Benetan zabiz?-en aste honetako atalean Miren Arrieta izan da protagonista. Aktore donostiarrak txikitatik zekien aktore izan nahi zuela. Garaiko Miren txikiak, beharbada ez zekiena da bidea ez zela erraza izango. Geroztik gaur egunera, ilusiorik ez du galdu.Hain zuzen bere aktore ibilbideaz, gaur egungo aktoreen prekarietateaz, "B" planak prest izateaz eta ezagunen unibertsoan existitzen den egoaz aritu dira hiru neskak. Ez hori bakarrik, Miren ondo ezagutzeko beste hainbat galdera egin dizkiote Malen eta Aitziberrek: Zein da bere crusha? Zer proiektutan dabil orain? Zer moduz bizi da Madrilen? "Go!azen" telesailean parte hartu izanak beste pertsonaia batzuk lortzea zaildu dio?Ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.