Listen

Description

Aste honetako atalean Olatz Salvador izan da Benetan zabiz?-en! Psikologoa, abeslaria eta kantautorea gai ugariren inguruan hitz egitera ausartu da: dantza egiteari beldurra gainditzea, famatu batekin duen konfidentzialitate kontratua, familiagatiko ustezko entxufismoa…Donostiarra aski ezaguna da sortzen dituen abestietako esanahiengatik; askotan sakonak. Erdipurdiko letrak, mediokreak, ere gustoko ditu. Hala ere, sortzen dituen istorio sakonengatik galdetzen diote "ea uneoro ote dagoen bajoiarekin". Dekadentzia emozionalaz, maite dugun jendea askatzeaz eta jendearekin konexioak sortzeaz aritu dira, besteak beste, hiru neskak."Benetan zabiz?" galduko duzula?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.