Listen

Description

Aste honetako atalean Aissa Intxausti bertsolaria gonbidatua! Lekeitiarra eta bi neskak bertsolaritzaz aritu dira eta zer esan handia eman die gaiak.Nola hasi zen bertsotan Aissa? Zer motako saioak dira bere gustukoenak? Lehiatzeko garaian emakumeei eta gizonezkoei berdin exigitzen zaie? Nola sentitzen da oholtzara igotzeko garaian? Errimak eta zutabeak ez ezik, beste hainbat hausnarketa plazaratu dituzte neskek: Bertsolari eta bertsolaritzaren ukiezintasuna, errespetua eta zaintza, mistizismoa… Bertsolariak mistikoak al dira? Gauza berdina dira bertso afaria eta lehiaketa? Gai berdinen inguruan kantatzen dute beti? Txaloak ziurtatuta al daude?Ez galdu "Benetan zabiz?"en atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.