Listen

Description

Iker Vicentek beste bi domina irabazi ditu aizkoran 2025eko apirilean, Australiako Munduko Txapelketan, abiadura modalitatean. Munduko aizkolari onenetakoak, txapeldunordeak, txikitatik ezagutzen du aizkora.Ikerrek txapelketa asko eta asko irabazi ditu eta onenen artean egoteak sortzen duen presioa nola kudeatzen duen galdetu diote Aitziber eta Malenek. Orohar, kirol ibilbideaz aritu dira gonbidatuarekin. Zer moduz Australian? Zer pentsatzen dute bertako aizkolariek euskaldunei buruz? Nondik datorkio aizkorarekiko grina? Ze gauza sakrifikatu behar izan ditu? Nolakoa izan zen “La Resistencia” saioko esperientzia? Diru asko irabazten da aizkolari moduan? Zer moduzkoa da Otsagabiko bizitza?Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, gainera gai interesgarria ekarri die beste behin: bikoteen artean egiten diren opariez aritu da, alegia.