Listen

Description

Aitziber Garmendia gonbidatu dute neskek Benetan zabiz?-era, bigarren aldiz. Bigarren aldia bai, baina podcastera etorri behar izateaz nazkatuta dagoenik ez du aipatu. Eskerrak, ze Malenek eta Aitziberrek asko maite dute Zaldibiarra.Gai ugariren inguruan aritu dira hiru neskak, batez ere, eta izenburuak adierazten duen moduan "alua zerbitzatzearekin" dute zerikusia horietako askok. Nolakoak izan ziren txikitan? Nola ligatzen du Aitziberrek? Zer egiten du antzezlan batean zuzenean esan beharreko testua ahazten zaionean? Zer gertatu zitzaion arropa denda bateko aldagelan? Horietan guztietan, "alua zerbitzatu" al du?Barre eta algara artean, hori eta gehiago kontatu digute hiru neskek. "Benetan zabiz?" galduko duzula?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.