Aste honetako atalean Malen eta Aitziber! Aurreikusitako gonbidatuak azken orduan kalabazak eman zizkien eta… zer erremedio! Biek bakarrik egin behar izan dute aurrera. Benetan Zabiz?-tarrentzat ez da arazoa hori, hitz egiteko gai ugari baitzituzten: ZEID festeko kotilleoetatik hasita, zoriontasunaz, diru kontuez eta haien heriotzaz hitz egiteraino. Mikel Lizarralde famatuarekin grabatutako atalaren ostean, bete al da mediumak iragarritako etorkizuna? Nola sentitzen gara toplessa egitean? Diruak zoriontasuna ematen du? Zer idatziko genuke gure oroitarrian?Atalaren bigarren zatian zorigaiztoko kutxako hiru iruzkin irakurri dituzte! Gonbidatu guztien artean, hiru gonbidaturen iritzi fuerteak irakurri eta komentatu dituzte. Ados al daude iritziekin? Zer dute esateko?Ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.