Atal honetan Brigade Loco taldeko Alex Arteaga eta Manex Egana izan dituzte! Taldeko lehen entsegua desastre bat izan zela aitortu duten arren, “Bide baten esanahia” azken laneko birarekin dabiltza aretoak betetzen eta arrakastatsu.Ofizioz irakasleak diren Egana eta Arteaga, oholtza atzeko kontuez, egiten duten musikaren aldarrikapenez, punk-rockaz, letra eta esanahi hutsalez, taldean hartzen diren erabakien politikaz, koherentzia mantendu edo kontraesanez… aritu dira “Benetan zabiz?” podcastean.Nolakoak dira Manex eta Alex? Haien musikak zerbaiterako balio duela uste dute? Zer diote aldarrikapenik ez duen musikaz? Eta ideologia politikoa argi erakusten ez duenaz? Erabaki guztiak dira politikoak? Galdera horien guztien erantzunak eta, gainera, Zea Mays taldearekin kolaborazioa dutela kontatu dute esklusiban! Eta Iggy Pop handiaren kamerinoan nola bukatu omen zuten ere bai!