Jone Laspiur aktore donostiarra gonbidatu dute atal honetara! Intxaurrondokoak Goya batekin saritzean zer sentitzen den azaldu die Aitziber eta Maleni. Aitortu du, Goyaren oroigarria, Nakar taldearen diskoen ondoan daukala, amaren etxean. Laspiur gehiago ezagutu dute eta haren ibilbideari lotuta anekdota ugari kontatu dizkie. Gai gehiago ere aipatu dituzte: arrakastaren albo kalteak, lan eremuetan espazio seguruak sortzeko garrantzia, aktorea eta abeslaria, aldi berean, izatearen arteko desberdintasunak…Bestetik, “mugak jartzearen” gaia hartu dute eta filmaketetan gertatzen diren egoera mugatzaileak ere aipatu dituzte. Eta ohi bezala, esklusiba bat! Pamela Anderson aktoreak daukan dortoka santutegira gonbidatuta omen dago… Zergatik ote dira dortokak eskapistak?Ez galdu Jone Laspiurren atala!