Listen

Description

Zuzenbidea ikasita zuzen zihoan bere bide profesionala, telebistak berarekin topo egin zuen arte. Legeak utzi eta mikrofonoa, metraileta edo eta abanikoa (fokoen beroagatik) eusten ditu egun. Aurkezle, aktore eta umoregile xelebrea da, eta militar batailen afizionatua dela kontatu digu.Atal honetan faltsukeriaz hitz egin dugu, batez ere. Izan ere, "Herri Txiki Infernu Handi" saioaren aurkezleak ondo daki zenbat eta zenbat egoeratan jarri behar izaten den aurpegi ona nahiz eta barrutik txisterik egiteko gogorik izan ez. Lanean, lagun artean, familian, gustatu ez zaigun opari bat jasotzean… zer egoeratan gara faltsuak? Zenbateraino? Erraza egiten zaigu disimulatzea? Faltsua izatea eta gezurtia izatea gauza bera dira? Gainera, proiektu pertsonalari buruzko primizia eman digu eta Billabonako alkatea izateko aukera duela aitortu digu. "Benetan zabiz?" galduko duzu?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.