Listen

Description

Benetan zabiz?-en atal honetako gonbidatua Urdax Magunazelaia Agirre da. Abadinoarra 106 kiloko harria jasotzen hasi zen 11 urterekin, eta 15 urte betetzerako 215 kilokoa altxatzeko gai zen. Hainbat errekor lortutako harri-jasotzailea da eta bere ibilbide profesionalaz aritu da Malen eta Aitziberrekin. Era berean, afizio horrek nabarmen baldintzatu dio bizitza pertsonala ere, eta horrek eragindako albokalteez eta gorabeherez aritu dira. Boxeoan aritu izan da eta diskoteketako atezain izandakoa ere bada. Lan horretan bizitako gertakari latzak azaldu ditu.Bizkaitarra haur prodijioa izan zen? Nola bizi izan zuen berak aro hura? Nola sentitu zen dopin kasua argitara atera zenean? Nolakoa zen gaztetan? Nola eragin zion horrenbeste laudatzen duen aitaren heriotzak? Zer du mantra? Zer da erridikulua egitea beretzat? Atalean zehar, Maria Blanco kolaboratzailea ere batu zaie eta gai potoloa mahaigaineratu die: txortalagunak.