Frontoian gogor dabiltzan bi pelotariak konfort gunetik atera eta Benetan zabiz?-eko mamarratxeora gerturatu dira, pelotaz eta pelota ez denaz aritzeko. Lehiakortasuna, autoexigentzia, kantxako istorioak, maniak eta ohitura arraroak mintzagai.Zerk ematen die zorte ona bi pilotariei? Pilotekekutik kanpora lagunak dira? Nolakoak izaten dira partida aurreko minutuak? Zer sentitzen dute harmailetatik animatzen dituztenean? Pertsonalki, nolakoak dira? Famatuak sentitzen dira? Nola zaintzen dituzte eskuak?Jokinek eta Aitorrek esklusiba eman digute eta Aitziber eta Malenek flipatu egin dute! Aitor Elordi eta Jokin Altuna hobeto ezagutzeko, ez galdu Benetan zabiz?-en aste honetako atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.