Listen

Description

Atal honetako gonbidatua: Izaskun Moyano!Bermeoko kazetaria azken urteetako "urrezko erreportaria" izendatu dute, eta lanbideaz aritu dira berbetan. Euskal Herriko txokoak kartografo batek baino hobeto ezagutzen ditu Izaskunek. ETBko "Biba Zuek" saioaren zuzenekoak egiteak anekdota ugari utzi dizkio. Zein da inkestak egiteko herririk okerrena? Zer gertatu zitzaion berrehun usorekin? Zein da kamera aurrean bizitako erasorik salagarriena? Zer egiten da halakoetan?Zertan egingo luke lan kazetaria ez balitz? Moyanoren "kolonbofobiaz", erreportari lanetan pairatutako erasoez, antsietate zein zorabioen beldurraz. Bestalde, Maria Blanco kolaboratzailearekin Pole Dance dantza diziplinaz aritu dira. Zer pentsatzen dute dantza estilo horren sexualizazioaz?