Listen

Description

Irrikaz jaso zuen Jon Plazaolak Benetan zabiz?-era etortzeko gonbidapena eta Malen Altunak eta Aitziber Gradosek pozik agurtu dute Urretxuko aktorea. Aldarteaz hitz egin dute eta norberak arazoei aurre egiteko daukan moduaz. Jakina, "Itxaso" telesailaz hitz egin dute, surfaz eta aita berriarekin aitatasuna bezalako gai potoloei ere heldu diete.Zer pentsatzen ote du Jonek gure podcastaz? Hain jatorra al da benetan? Alfonbra gorriak gustatzen zaizkio? Nola bizi du aitatasuna? Nolakoa da berez? Plazaola ezagutu nahi baduzu, ezin duzu atala galdu."Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.