Gasteiztarrak "Gaupasa" izeneko disko berria kaleratu du eta izenak joko handia eman die. Gaupasaz eta gaueko ordu txikietan kebabak jateaz, proiektu zein kantu berriak sortzeko prozesuaz, gaur egungo musika eszenaren egoeraz eta beste euskal artista batzuekin kolaborazioak egiteko arazoez aritu dira hiru neskak, besteak beste. Sonny Angelen unboxinga egin dute gainera!Nola sentitzen da Kai beste artista batzuei kolaborazioa egitea proposatzen dienean? Zergatik sentitzen da, edo sentiarazten dute txiki? Euskal musika eszenan ere misoginia dago? Zer gertatzen da artisten diskriminazio eta kantzelazioarekin? Zeintzuk dira haien "red flag" edo bandera gorriak? Aukera eta horretarako boterea izango balute, ze lege zentzugabe sortuko lukete? Aner Euzkitzek Berria egunkarian argitaratutako "Kantzelazioa: zatoz, mese" iritzi artikulu polemikoaren harira hausnartu dute eta gizonen musika taldeen inguruan haien iritzia eman ere bai."Benetan zabiz?" galdu egingo duzula?