Listen

Description

Ferminek 2024ko abenduan abiatu du 40. urteurreneko bira, "Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten" leloarekin. Datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuek eragindako sentsazioaz, bere ibilibideaz, gaur egungo mainstream musikaz eta artistez, zentsuraz… eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira Malen eta Aitziber Muguruzarekin.Zer pentsatzen du gaur egungo artista gazteen inguruan? Autotunearen erabileraz? Nola sentitzen da berrogei urteren ostean oholtza gainera igotzean? Zergatik ez da ongi etorria hainbat herrialdetan? Nola bizi izan ditu zentsura egoerak? Rosaliaren laguna da? Zein da telefono agendan daukan famatuetan famatuena? Zer pertsona historiko gonbidatuko luke afari batera?