Listen

Description

Karmele Gisasola herri kiroletako ikur handiak, aizkora etxean utzi du baina egurra ematera etorri da Benetan zabiz?-era. Euskal kulturaren parte direnez, herri kirolez, hitz egitera gonbidatu dute Aitziber Gradosek eta Malen Altunak. Herri kirolez eta horiek inguratzen duten guztiaz: kirolaz, autoexijentziaz, presioaz, estereotipoez, beldurrez...Herri kiroletan emakumeentzat lekua dago? Familiatik oinordetzen diren kirolak dira edo edonork egin litzake? Estereotipo jakin batzuekin lotzen ditugu? Aspaldiko "Oh Happy Day" kantu saioan egotearen esperientziak eta Alemaniako "Got Talent" batean gertatutakoak lotura estua dutela aitortu digu, eta Zelaitarren etxera gonbidatu ditu Malen eta Aitzi harria jasotzera! Zelai III.ak harri-tuta utzi ditu kontatu dienarekin!Ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.