Listen

Description

Bulegotarrei ez zaizkie bulegoak gustatzen, baina kartulinazko ofizina arrosa batean amaitu dute: Benetan zabiz?-en! Taldearen izenaren jatorria aitortzeaz gain, sekretutxo gehiago kontatu dituzte Tom eta Xabik; hala nola, disko berria, letren jatorria, kontzertuetako pasadizoak eta taldekideen arteko harremanak!Horrez gain, meloi ugari zabaldu dituzte: pentsatu al dute inoiz erderaz abestea? Eta azkoitiarrez? Zer dago horren atzean? Nola sortu zuten Irulegiko Eskuari buruzko abestia hain azkar? Pandemia aurretik sortutako taldea dela jakinda, nola igaro zuten etxealdia?Amaitzeko, telefono dei misteriotsu bat egiten saiatu dira… baina eutsi ezin eta barrez lehertu dira. Zer gertatu ote da? Ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.