Listen

Description

Maria Redondo Mugica aktorea atal honetan! Legazpiarrak Matilde pertsonaia gorpuzten du itsasoak zeharkatu dituen "Valle Salvaje" telesail ezagunean.Filmazio prozesuen nondik norakoez, castingetako zailtasunez, gidoiak ikasteaz, pertsonaia desberdinak gorpuztu behar izateaz, eta horrek eragiten duen ibilbide emozional aldakorraz aritu dira. Horiek, eta Matilde pertsonaiak hezurmamitzen dituen emakumeen otzantasuna, adeitasuna eta errua aipatu dituzte. Aktore gaztea "Go!azen" telesailagatik eta "Kutxidazu bidea Ixabel" antzerki obran egindako lanengatik da ezaguna, baina argi fokuen atzean ezagutu dute Benetan zabiz?-en.Egunerokoan zeri ez dio garrantzia ematen? Zein da bidali duen azken mezua? Konplazienteegiak gara? Nola ikasten ditu Mariak gidoiak? Gure lanpostuetan, lankideak zaintzeko moduak eraldatu beharko lirateke? Galdera horien erantzuna jakiteko, ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.