Sare sozialekiko mendekotasuna gero eta ohikoagoa den arazoa da gure gizartean eta ertz ezberdinetatik heldu diogu gaiari. Dopamina izena duen neurotransmisoreak plataforma hauekin duen zerikusia aztertzetik hasi eta gazte askok pairatzen duten FOMO fenomenoraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.