Gure sukalde eta egongeletan ezinbesteko tresna izatetik, monitore bat izatera pasa da, gazte askorentzat, telebista aparailua. Kontsumo ohitura berriak zeintzuk diren aztertu ditugu, telebistaren etorkizuna zein izango den deskubritu nahian."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.