Aro digitalean haurrek dituzten arriskuak aztertu ditugu. Bai eta, errealitate honen aurrean guraso eta hezitzaileek dituzten erronkak ere. Sare sozialetarako sarbidea debekatu beharko litzaieke? Zein da interneten mugarik gabe aritzeko adin aproposa? Kontrola eta debekua edo heziketa?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.