Faltan botatzen hasi diren teknologiaren inguruan aritu gara solasean atal honetan. Software eta hardwarearen aldetik, oso oparoak izan ziren 90 eta 2000. hamarkadak.Aro digitalean murgiltzen hasi ginen eta dena zegoen sortu eta egiteke. Sekulako gailu, tresna eta zerbitzuen uholdea bizi izan genuen. Eta, nostalgia puntu batekin, atzera begira jarri gara.