Listen

Description

Etxe adimentsuen munduan murgildu gara atal honetan. Harrigarria da ikustea teknologiak nola bihurtzen duen gure etxea espazio erosoago, eraginkorrago eta seguruagoa. Baina, kontuz, honek ere baditu neurriko arriskuak eta. Etxea zenbat eta adimentsuagoa izan, gu are tentelagoak bilakatzeko bidea dakarrelako pixkanaka."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.