Sara eta Asier erloju adimentsuen inguruan aritu dira solasean. Gizartea zatiturik du tresna honek; batzuek gailua ezinbesteko jotzen duten bitartean, beste batzuk "esklabutza digitalerako" kate bat gehiago moduan bizi dutelako hau. Beharrezkoak dira ala beharra sortu digute?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.