Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.