Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai "Cookie eta Kafearen" 5. atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.