Atal honetan, Mikel Izarrak denboraldia agurtu eta udarako gomendio eta planak eskatu dizkie lau lagunei. "Goxua N Salsa" lehen euskal salsa taldea, Ines Osinaga eta "Mauriziak ez du inor hil" proiektua, Hala Bedi irratiko "Autotune o Barbarie" irratsaioa eta Cecilia Payne taldea.Hau izango da, pandemia ondoren, bere horretan disfrutatuko dugun lehen uda; eta horregatik jaialdi, kontzertu, jai eta diskoei buruz galdetu die gonbidatuei, haien proiektuen egoera eta etorkizunerako planak ezagutzeaz gain."Ertzetatik" Mikel Izarra kazetari eta musika adituak gidatzen duen podcasta da. Ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.