"Ertzetatik" Mikel Izarra kazetari eta musika adituak gidatzen duen podcasta da. Musika komertzialetik at, ertzetako soinuak erdigunean jartzeko helburuz sortu diren mugimendu hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertzeko.Autotunea adibidez, modan jarri da azken aldian eta Izarrak joera horri buruzko xehetasunak argitu dizkigu hainbat artisten laguntzarekin. Gartxot, Amorante, J Martina, Txiltxoko, Kyxo eta Skakeitanen ekarpena duzu podcast honetan.