Atal honetan Mikel Izarra Oi! musikari buruz jardungo da Kaleko Urdangak taldeko Asier Kortabarriarekin.Oi! musika 70ko hamarkadan hasi zen egiten Europako zenbait hiritan, baina batez ere Erresuma Batuko langile auzoetan. Punkaren ezaugarri batzuk hartuta, melodikoago eta politikoago agertu zen. Euskal Herrian beti izan du presentzia handia, 80eko Cicatriz edo Kortatu bezalako taldeekin, 90eko Zakarrakekin, mende berriko Orreaga 778 edo Deskontrolekin eta egun Tatxers edo Brigade Loco bezalako talde arrakastatsuekin.Gonbidatu gehiagoren hitzekin osatuko da "Ertzetatik" podcastaren 7. atala: Tatxers, Labana eta Orreaga 778.Musika zerrenda:Kaleko Urdangak feat Fermin Muguruza - "Biolentzia 1984"Orreaga 778 - "Herrimina"Zakarrak - "En la brecha"The Business - "Streets Where You Live"Apunta - "Kaleko doinua"Labana - "Midnight"Tatxers - "Itxoiten dugun bitartean""Ertzetatik" Mikel Izarra kazetari eta musika adituak gidatzen duen podcasta da. Ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.