Listen

Description

Sintetizadoreaz, erabiltzen dutenen artean "sinteaz", edo argiago esanda, elektronika eta elektronikaren bidezko musika egiteko era aztertzen ditu Mikel Izarrak "Ertzetatik" podcastaren 3.atalean. Azken aldian arrakasta handia duen musika egiteko metodoa Telmo Trenorrekin ezagutuko dugu, eta Empty Files, Verde Prato eta Griseseko Alejo Orbegozok ere iritziak emango dizkigute."We Are Standard"en aritutako Zabala, osasun arazoak tarteko ez dugu entzun, bai ordea bere azken lana (Martian Civilization OST) soinu banda gisa."Ertzetatik" ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.Abestiak:WAS-IrrintziZabala-Dont talk to me about nostalgiaVerde Prato-Amaren kantaZabala-Nothing is gettin better anymorePascal Gaigne eta Amaia Zupiria-Itxasoan laino dagoZabala-I can't believe we are that stupidEmpty Files-ShadowsZabala-The hauntingTelmo Trenor-In touchZabala-You were rightGrises-Galdu arte (feat. Jurgi Ekiza)Zabala-Its for your safety, don't stressZabala-Martian Rave