"Ertzetatik" podcastaren hamargarren atala lehen urteko azkena da, eta beraz, atzera begirako errepasoa egiteko probestu du Mikel Izarrak. Horretarako lau gonbidatu deitu ditu: Sara Zozaya bakarlaria, urteko diskoei buruz hitz egitera; Ruben Weedianaut eragilea, zuzenezkoen inguruan solasteko; Arriguri bideo ekoizlearekin urteko bideoklipak gogoratu ditu eta Silitia, aurtengo Maketa Lehiaketaren irabazlearekin urteko balantzeaz aritu dira. Bide batez, eta guztien artean 2021 urteari gainbegirada eman eta orain arteko atalik musikalena sortu dute, inoiz baino abesti gehiagori lekua utziz."Ertzetatik", ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.Musika zerrenda:Merina Gris - "Saiatzen naiz"Madeleine - "Bestalde eza"Floating Points, Pharoah Sanders & The London Symphony Orchestra - "Movement 7"Sara Zozaya - "Lili"Girl in Red - "Serotonine"Emma Ruth Rundle - "The Company"Hollie Kenniff - "Sunset chant"Vibora - "Flor de maiz"Tatxers - "Goizean oskorri"Skabidean - "Hilarria"Vulk - "Lanaren kanta"La MODA - "La molinera"Moin - "Right is alright, wrong is to belong"Dua Lipa - "Love me again"Chill Mafia - "Gazte arruntaren koplak"Califato 3/4 - "El Fandango de Carmen Porter"Skee Mask - "Nvivo"Silitia - "Kakinprak"Squid - "Pamphlets"