Listen

Description

"Ertzetatik" podcastaren seigarren atalean, Mikel Izarrak underground eta mainstrean terminoak aztertzen ditu Aitor Etxebarria artistaren laguntzaz. Orain 30 urtetik gora sortutako hitz hauek, baliagarriak al dira gaur egun?"Izarrak" atal honetarako gonbidatu ditu Okene Abrego, Inoreneroni, Bap! eta orain Gailu taldeko abeslaria, Distopia Mutante Donostiako musika esperimental kolektiboa eta Arratiako Mutilated Judge Grindcore bikotea."Ertzetatik", ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Atal honekin osatuko dugu "Ertzetatik" podcastaren lehen denboraldia.Atal honetako abestiak:Anari-"Gu"Nickzzy, The Poing-"San Mames"Gailu-"Gaua"Aitor Etxebarria-"Cant see nobody"Mutilated Judge-"Liquen escleroatrofico"Mutilated Judge-"Txikhotia (Gorpuzkingz)"Aitor Etxebarria-"Vacant"