Baserri giroan sortutako kirolak izanagatik, gizonek egin dituzte Herri Kirolak ezagun herrietako plazetan. Gutxi izan dira orain urte batzuk arte, etxean egiten zutena plazan erakutsi ahal izan dutenek. Nola nahi, pilotan, sokatiran, harri-jasotzaileen eta aizkolarien munduan, banku finkoko estropadetan... emakumeak euren lekua hartu dute pixkanaka.Karmele Gisasola eta Nerea Arruti bezalako izarrek eta Alatzne Etxaburua, Marivi Saralegi, Ana Gaztelumendi eta Miren Urkiola bezalako aitzindariek euren historiaz, bilakaeraz eta emakumeek plazak betetzearen garrantziaz hitz egin dute.