Listen

Description

Irudi gogorra eta indartsua dauka Maider Undak (Gasteiz, 1977). Borrolakari ohiak, brontzea lortu zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan eta diploma olinpikoa 2008ko Beijingen egin zuen bosgarren postuagatik. Gizonezkoen sektorearekin lotzen den diziplina batean erreferente izateko, esan beharrik ez dago zer nolako motibazio eta diziplina ezarri behar izan dion bere buruari bederatzi urterekin hasi zuen kirolean. Emakumezkorik ez, eta gizonezkoekin aurrera eraman behar izan ditu entrenamenduak. Orain, goi mailako kirola utzi ondoren, abeltzaina da eta gazta ekoizten du.Luis Crespo, Maiderren entrenatzaile ohiak, Angela Vilarino pilotuak eta Garoa Martinez halterak parte hartzen dute atal honetan. Amets Castrejanak, kirolean eta generoan aditua den antropologoak, ikuspegi androzentrikotik aztertu izan den borrokalari ohiaren jardunaz hitz egin du.