Aurretik izan ziren beste txirrindulari batzuk baina, errepidean Joane Somarribak eta Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1967) Beijing 2008an pistan irabazitako brontzeak behin betiko urratsak izan ziren emakumezkoen profesionalizaziorako bidean. Emakumeek gizonezkoak berdindu dituzte txirrindulari lasterketa batzuetan: Frantziako Tourra, Giroa, Donostiako Klasikoa... Maila asko igo da, eta horren erakusgarri dira Herbehereetako txirrindularien erakustaldiak eta Euskal txirrindulari berriek goi mailako taldeetan betetzen duten lekua: Ane Santesteban, Lourdes Oyarbide...Leirek, muga fisiko eta psikologikoak gainditzea izan du beti erronka eta hori nork erakutsi zion badaki: Dina Bilbao txirrindulari, triatleta, abenturazale handiak. Edota Ainhoa Ostolaza eta Ainhoa Artolazabal aitzindariek.