Listen

Description

Edurne Pasaban (Tolosa, 1973) Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Alpinismoan figura nabarmena izan da, zalantzarik gabe. Baina arrakasta hori gorabehera, depresioak erasan eta bitan saiatu zen bere buruaz beste egiten, "goi mailako kirolari izateak ez zaitu hauskor izatetik salbatzen" dio. Izan ere presio sozial haindia jasaten dute kanonak eta tradizioak betetzen ez dituzten emakume kirolariek. Mendiko arriskuaren jakitun, alpinistei mendietan lagunak galtzeak mentalki zer eragiten dien ere azaltzen du Pasabanek.Edurneren testigantza intimoaz gain, Gizarte Psikologian eta Portaera Zientzien Metodologian doktorea den eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko masterra duen Ainhoa Azurmendiren hausnarketa ere jasotzen da.