Listen

Description

Lau Olinpiar Jokotan lehiatu zen Ainhoa Murua (Zarautz, 1978) exijentzia maila altuko kirola den triatloian. Zarauztararen iritzirako, triatloia "ez da beste kirolak baina gogorragoa, agian" baina hiru diziplina baitan hartzeak, entrenamendu ordu asko eskatzen dituela azaltzen du.Triatletak berriki arte, modu androzentrikoan prestatu izan dira, emakumearen metabolismoa eta erresistentzia aintzat hartu gabe. Adibidez, nola eragin dezake, prestakuntzak hilekoan eta alderantziz, zer ondorio ditu? Prestakuntzak desberdina izan behar du emakumeen kasuan, haien fisiologia kontuan hartuta? Ainhoaren historia kontatzeaz gain, Virginia Aparicio Gorputz Hezkuntzan eta Nutrizioan doktore eta Fisiologian katedraduna denaren laguntzarekin aztertu da goi errendimenduko kirolaren gaia emakumearen berezitasunak aintzat hartuta.