Maider Telleria (Donostia, 1973) belar-hockeyko jokalari ohia da. Inork espero ez zuenean, belar-hockeyko taldeak urrezko domina irabazi zuen 1992an, Bartzelonako Jokoetan. Taldeak apustu sendoa egin zuen eta erronka betetzeko prestatu zen, prestaketa horretan berrikuntza asko sartuz. Maider talde hartako kidea zen. Irabazi zuten urrea emakumezkoen talde batek estatu mailan lortutako lehena izan zen. Ordutik aurrera, ADO laguntzen sistema sortu zen, hobekuntza teknikoak egin ziren prestakuntzan. Hala nola kirol-psikologoen figura ezarri, taldeak soldatapean jarri, emakumeen kirola etorkizunerako proiekzioa duen elementu gisa ikusten hasi zen. Emakumeek jokatutako futbolaren egungo egoera ulertzeko lehen urratsak izan ziren. Maider Telleria, beste hiru Jokotan lehiatu zen (Atlanta 1996, Sydney 2000 eta Atenas 2004), gutxi batzuen esku dagoen klubean sartzea lortu zuen.Maiderrekin batera, Teresa Motos, Bartzelona 92ko taldeko kidea, Mari Ayestaran, belar-hockeyan aitzindaria, Julen Erauzkin, Basque Team Zentroko goi mailako teknikaria eta Pedro Gabilondo, bere ibilbidean bederatzi Joko Olinpikotan lan egin zuen kazetaria entzungo ditugu.