Listen

Description

Abel Barriolak (Leitza, 1977) Sobietar Batasuneko kirolariak miresten zituen. Lau urtez behin baino ez zituen ikusten, Olinpiar Jokoak iristen zirenean, eta beste planeta bateko super-gizakiak iruditzen zitzaizkion.Hurbilagoko idoloak ere baditu Leitzarrak, Julian Retegi, Fernando Arretxe, edo eta Miguel Indurain, kasu. Barriolak uste du batik bat gaztetxo garaian direla garrantzitsu idoloak. Gainera, orain urte batzuk idoloak erromantikoagoak zirela pentsatzen du, egunero haiek ikusteko aukerarik ez zegoenean.