Listen

Description

Garazi Sanchez (Getxo, 1992) surflaria da, etxeko olatuetan hasi eta mundu mailan lehiatzera iritsi da. Txikitatik izan ditu erreferenteak. Hurbilekoak eta bere kirolari loturikoak haurra zenean, begirada gehiago zabalduta gaur egun.Baina ez du "idolo" hitza gustuko: inor bizitzarako idolo gisa hartzea arriskutsua dela uste du, jarraitzen dugun kirolari horren gizatasuna ezabatzen delako. Garaipena miresten dugu askotan, horren atzean dagoen eguneroko lana edo kirolari horrek izaten dituen egun txarrak ahaztuz. Eta horiek ere erakustearen aldekoa da.