XVII. mendean jartzen da zientzia modernoaren hasiera. Teleskopioa sortu zen, Galileo, Newton edo eta Kepler bizi izan ziren mendea da eta matematikan ere aurrerapauso handiak eman ziren. Nolanahi, gertakari zientifikoak sorginkeriarekin nahasteko joera ere bazegoen. 1693an Salemeko sorginen kasua adibide.Betty Parris, Salemeko erreberendoaren 9 urteko alaba, eta haren 11 urteko lehengusua Abigail Williams, sorginduta zeudela esan zuten agintariek. Lau hiritan epaiketak egin eta 19 pertsona urkatuta hil zituzten azkenerako. Egun, onddo bati egotziko genizkioke sorginkeria haiek.