Listen

Description

"Comium Maculatum" latinezko izendapenak gauza gutxi esango dizue ziurrenera, astaperrexila ordea ezagunagoa da gure artean, eta zer esanik ez, zikuta.Orban gorriak dituen belar hilgarria da eta historian zehar askotan erabili izan da. Greziar klasikoen armadako kideek soinean eramaten omen zuten, preso hartuta, etsaiaren mende erorita ere heriotza norberak eskura izateko. Heriotza gozoa eragiten omen du lo zauden bitartean. Badaezpada ordea, ardoa ere alboan izaten omen zuten antidoto gisara.