"Ipuin txiki soinu handi" 24 ataleko ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.Podcastaren lehen atala "Dragoi bat ez da marmelada" ipuinak osatzen du. Dragoiak bahituta duen printzesa askatzera doan printzearen ez-ohiko istorioa da.Eman play eta gozatu!